Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

INTELIGENTZIA NATURALA

 

        Lupeko autolekuan sartu da berriz. Kutxa automatikotik pasa behar du aurrena. Lau aldiz sakatu du bere hizkuntzaren bila, txinpantze euskalduna zeinen bizkorra den erakusteko. Estatistikak gizentzen ditu horrela, poz horixe, miseria.

        «Sartu zure txartela, mesedez»

        Sartu du, ordaindu du. Lapurreta. Ezinbestekoa zeukan autoan etortzea.

        «Eskerrik asko. Bidaia on».

        Txartela jaso eta ikurrinari sakatu dio, hurrengo bezeroak ez dezan txinpantzearena egin behar.

        «Sartu zure txartela, mesedez».

        Eta «lehen solairua okiturik» dioen jakingarri argituaren ondotik iragan denean, militantea nahikoa urrundu zaiola iritzirik, kutxak, automatikoki:

        Introduzca su ticket, por favor.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus