Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

VICHY LINGUISTIKOA

 

        Suposatzekoa da ikerketa sakonen bat egin ondoren edo aditu zorrotzenen iritziak jasota aurkeztu zuela bere txostena 2004ko urrian Commission prévention du groupe d'études parlementaire sur la sécurité intérieure batzordeak, gazte delinkuentziari buruz. Txosten hartan etxean frantsesa ez beste hizkuntzak erabiltzearen arriskua nabarmentzen zen.

        Les parents devront donc s'obliger à parler le français dans leur foyer pour habituer les enfants à n'avoir que cette langue pour s'exprimer.

        Irakasleak hezitzaileak kontrolatu egin behar luke hala dela gertatzen, eta...

        Il faut redéfinir le secret professionnel et créer une culture du secret partagé.

        Salaketa, bai, «lurrin eztiro nazia» daukan «hizkuntzen aurkako terrorismoak» mehatxupean ditu Frantziako haurrak Robert Lafont irakaslearen hitzetan: immigranteen mintzairak ezabatu behar dira, eta halaber Frantziako mugapean frantsesa bera baino lehenagokoak diren parler patois du pays guztiak, gaizkiletza estaltzen dutelako.

        Frantziako Legebiltzarreko Batzorde horrek, aztarna guztien arabera, La Mota gazteluan egin zituen bere ikerketak 1798ko abuztuan, Donostian.

Robert Lafont. Vingt lettres sur l'histoire à ces cons de français et ces couillons d'occitans. Vent terral, 2005

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus