BILBO 3 (DONOSTIA 1)

 

        Andima Ibinagabeitiak Jon Miranderi esana, 1951.

        Zer dala ta ez ditugu abestu behar euskeraz tango ta bestelako sanba ta runbak? Hortan Etxanizekin nagokizu. Donostian edo Bilbon biziko banintz euskal-kabaret bat irikiko nuke, orkesta bitxi batekin, edonolako ta edonundiko eresiak euskeraz emateko. Bai horixe.

        Orkestra bat, eta edonolako eta edonondiko abestiak euskaraz. Horregatik, edonolako eta edonondikoa nahi zuelako (izan), «euskal» esan zion Ibinagabeitiak bere kabaretari.

        Euskaldun venezuelarrak amesten zuena, hain zuzen, garai hartan bertan ari zen gauzatzen Bilbon: Txabi Villaverdek eta Robles Arangiz neba-arrebek Soroak taldea sortu zuten, gospela eta jazza euskaraz egin eta kantatzeko.

        Edonolako eta edonondiko kabareta da euskararen lekua.

Andima Ibinagabeitia. Erbestetik herri-minez. Gutunak. Susa, 2000

Aitor Zuberogoitia / Pedro Zuberogoitia. Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia. Bilboko Udala, 2008

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus