EGUNKARIA

 

        Erreferentzia informatiboa izatera iritsita Egunkaria-k euskararen inferioritatea gainditzea posible zela frogatu zuelarik, estatuak armaz eta hormaz itxi zuen. Helburua ez zen euskal kultura hondatzea, Acebes ministroak argitu zuen bezala inork halakorik aurpegiratu baino lehen. Eta arrazoia zeukan, Egunkaria-ren itxierak ez zeukan euskal kultura jo-puntuan.

        Burujabetza linguistikoaren aldeko (kontrako) borrokaren (beste) atal bat izan zen.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus