Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

HIZKUNTZEN GERRA

 

        Euskara mespretxatzen duen irakasle erdaldunak gaztelaniaren gailentasun kultural eta ekonomikoa nahi du sekulakotu, eta gogor egiten dio traba euskara gaztelaniarekin sozialki parekatzeari.

        Horretarako, elebitasuna dauka lagungarri: ikasle euskaldunen arteko irakasle erdaldunak badaki ez daukala euskaldunik inguruan.

        Euskalduna baita bilingue bakarra Euskal Herrian; ezinbesteko baldintza da hori, bestalde, erdalduna monolingue jarrai dadin.

        Ez dago, beraz, erdalduna ere ez den ikasle euskaldunik, hori da euskalduna (ere) ez den irakasle erdaldunaren ahalmen diskriminatzailearen oinarria.

        —¿Tú has estudiado en la ikastola, verdad?

        —Sí.

        —¿Y el bachiller?

        —También.

        —Ya... Es una pena, se te nota en la sintaxis.

        Inork ez dio esanen euskaldunari euskalduna izan arren (aski) ongi egiten duenik gaztelaniaz. Hizkuntza gaztelania da, ez euskara. Horregatik da tamalgarria euskararen sintaxia. Erdaldunari ez zaio aski euskaldunak gaztelania jakitea, euskararen arrastorik gabe egitea behar du.

        Zinezko hizkuntza batean zuzen egiteko ezintasuna da euskara.

        Bereziki unibertsitateko irakasle baten iritzirako, endemas euskaldunen artean diharduen erdalduna baldin bada.

«Euskara eta marko juridikoa». Eztabaidarako materialeak 1. Euskal Herrian euskaraz, d. g.

Irune Arnaez Barandiaranen lekukotza (Deustuko Unibertsitatea), 1999

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus