IRAUNERRIREN MAITEGOA

 

        «Urak dakarrena urak daroa, lurrak emandakoa lurrean gelditzen da...» idatzi zuen, «Eta gu hemen, beti gu hemen» kantatu zuen.

        Zertan datza, bada, euskeraren iraupena? Nere iduriz, deus baino lehenago euskaldunengan datzala erranen nuke. Euskaldunak, alegia, euskerari atxikiak egon direla mendez mende. Nekazalgoari lotua zegoen herriak abantxu atzo artio iraun du, eta euskararentzat maitego berezia erakutsi du beti. Lan-modu horretan murgiltzen zegoen jendeak euskeraz zuen oso-osorik bizitzen; hartatik at bizitzen hasten zirenak, aldiz, merkatariak, jauntxoak eta holakoak erderari ziren laster asko atxikitzen. Hori izan da betidaniko egoera, jende xehea euskalduna, eta goragoko maila batetan kokatzen zoana, berriz, erdalduntzen. Hala da abantxu XXgn. mende artio gertatu, ordutik goiti hasten baida indar puska bat zedukan giza-saila euskarari lotzen.

        Eta Benito Lertxundik gero «Gizon izateko hasi behar da gizon izaten... hemen». Eta denok.

Jose Angel Irigarai. Euskera eta Nafarroa. Aranzadi, 1973

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus