Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

MIGEL MUÑOA

 

        Ez dakigu askorik gizon honetaz, dirua zeukala eta euskaran xahutu zuela, euskaltzale gehienek bezala egin behar izan zuela ihes 1936an eta Donibane Lohizunen hil zela 1953an. Ez dakiguna asko da, bai. Puyuelo karrikan 1914an sortu zuen ikastetxea dugu (egungo Fermin Calbeton, Parte Zaharreko ezagunena) Donostiako lehen ikastola. Berak ordaintzen zuen dena, irakasleen soldata, ikasleen liburuak. Leku bat txipi geratzen zelarik, beste bat erosten zuen. Hiru urte geroago Euskal Ikastetxea izenekoa sortu zuen karmeldarren komentuan: sei irakasle, berrehun ikasle. Argazkiren bat edo beste Muñoa ikasle-irakasleen erdian. Hura ere handitu egin zen, Ategorrietan etxe berria erosi zuen, Karmen-enea. Morlans auzoan beste bat zabaldu zuen aisialdirako, kirol instalakuntzekin. Egun historikoak diren eskola liburu eder haiek, Zenbakiztia, Lutelestia, Gramatica Vasca... berak eragin eta ekoitzi zituen.

        Urteetan, Orixe ikastolakoek zurlandu bat eduki zuten paratua Kanpanario karrikako plazatxoan. Udalak, noizbait, Migel Muñoa Plaza izendatu zuen.

        Bakan batzuek badakite zergatik.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus