GEU ARROTZ

 

        Egia da, erranairu zaharrak dioen moduan, dendariak hizkuntza guztiak dakizkiela. Nolanahi den dela, barregarria zaigu —ez da barregarria— gure Hegoalde honetako erdaldunek Bidasoaz haraindiko erdaldunekin saltegietan daukaten portaera, Merci ziztrin baten gozoa opa ezinik. «Dena ulertzen digute!» komentatzen diote elkarri. Horrelaxe portatzen dira oro har gaztelarrak Portugalen, «Dena ulertzen digute!», eta ez diete Obrigado baten konplimendua egiten, Oiga, por favor, Dos solos y un con leche, Muchas gracias, Adiós.

        Antza denez, Ginebrako haur txipi batendako frantsesak «arrotzak» dira edonon frantsesen artean eta Frantzian bertan egonagatik, baina bera ez da inon arrotz, ezta besteendako ere.

        Heldu bat umekeriak egiten, ez da barregarria.

Jean Piaget. «Psychologie de l'enfance». Traité de sociologie. PUF, 1960

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus