ERAKARTZEKO EZINTASUNA 2

 

        Hain erakargarria da ezen laster baititu beteko mila urte guretik hastandu nahi gaituela, eta oraino lortu ez. Zer ote du gaztelaniak oker, ahaleginak arren ezin asimilatu izateko bere azpiko dauzkan euskaldunak? Zer ote dugu euskaldunok horren makur, behingo batean euskara utzirik gaztelaniaren ederra onartu ezin izateko?

        Munduan beste asko bezala bizi gara geure hemen honetan.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus