GURERA ETORRIAK

 

        Errumaniar poloniar ukrainar magrebtar nikaraguar ekuadortarrak ditugu. Esperantza dira XXI. mendeko etorkinok, espainiarrak ez direnez aurreiritzirik gabe datozkeelako, euskara ez zaielako —gaztelania-hiztunak ez direnendako batik bat— terroristen hizkera, ez deusetarako balio ez duen mintzajea, bertako hizkuntza (bat) baizik, eta bertakotzeko asmoa dakartelako (anitzek).

        Bai, errazago ikus genezake moldaviar baten integrazioa, murtziar batenaren aldean. Ulergarria da (moldaviarra bezala murtziarra), eta ulergarritasuna zabalduz ez genuke atzendu behar hemen erroturiko erdaldunen euskalduntzea dela euskararen etorkizunak daukan egitekoetarik bat, erdalkeriaren dinamika aldatzea.

        Ez da bidezkoa gure ezintasunen ordaina etorkinei fakturatzea: integrazioa, lehenik, integrazio ekonomikoa da, integrazio soziala, euskara ez da hedatuko (etorkinetara) ez baldin bada proiektu sozial baten hitza eta oihartzuna.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus