Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

—4—

 

        Euskal Herria terminoa geografia bati lotzen zaio.

        Hiztunek egiten dute euskara herri eta herria euskal. Non egiten den euskaraz, han dugu herri bat, euskal herri bat. Gure lurra ez da hizkuntza, baina hizkuntzarena da lurra.

        Lur hau, aldi berean zaigu handiegia eta murritzegia.

        Handiegia, erdaldunen artean bizi garelako.

        Murritzegia, gaitza zaigulako euskaldunen artean bizitzea.

        Halako batean ordea Euskal Herria esan genion euskaldunok zapaltzen genuen lurrari, eta honenbestez ahalmen berezi hori hartu zuen lurrak, berton sortu edo bizi denari zertasun bat ematearena.

        Hizkuntzak lurra landu eta lurrak hiztunak emanen balitu bezala.

        Hizkuntzak ematen digu euskaltasuna, hala da, baina hiztunak multzotan biltzen dira —multzoetarik sortu dira hizkuntzak—, eta euskalduna edonongoa izan baliteke ere, hizkuntzari bizia bermatzen dion multzoak lurralde bat behar du, hots, euskara entzun eta ikusgarri izanen den geografia politiko bat.

        Lurrak hiztunak eman ditzan.

        Hiztunak mundua landu ahal izan dezan.

 

 

zuria ziguten beztu

ahoko hitza makestu

elurra zer den ikastearren

ginen berriz aldrebestu

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus