Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

LEER Y ESCRIBIR

 

        Non dago Uterga? Sara bat izan omen zen noizbait, «Izarbeibarreko Eskola», Joxemiel Bidadorren aburuz. Gure literaturaren historiaurrea.

        [...] escribo en Bascuence porque no ha abido nación en todo el mundo que no se aya preciado de la lengua natural de su patria, y de enseñarla en las escuelas a leer y escribir [...]. Según esto, razón es que nosotros estimemos nuestra lengua Bascongada: porque cosa cierta es que quiso Dios se repartieran las lenguas tantas, y tan diferentes como ay en tan diversas partes del mundo.

        Lehen liburua nekazari itzain almadiero ehule errekardari saskigile errementarien mintzairan Nafarroa Garaian. Euskara gaztelaniaren ondoan. Iruñan, mendez mende euskaratik urrun bizi zen boteretik hurbil. Ez du deus esaten zergatik gaztelaniaz. Ez da beharrezkoa, berez dator erran gabe doa.

        Etxeparek bozkalentzia batean egiten digu dei, Beriain maila praktikora dator, politika bat eskatzen du, leku bat eskolan gure naturari.

        Escribo en bascuence porque...

        Euskaraz jakin nahi ez zutenek jakin zezaten.

        En las escuelas, a leer y escribir...

        Horretarako idatzi zituen Kabildoak baimena ukatu ezineko testuak, eskolan euskaraz zer irakurri ukan genezan.

Juan de Beriayn. Doctrina Christiana en Romance y Bascuence. Carlos de Labayen, Pamplona, 1621

Jose Angel Irigarai. Euskera eta Nafarroa. Aranzadi, 1973

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus