RUE BEURET, PARIS

 

        Jon Mirande Parisen jaio zen 1925ean. Zuberotarrak zituen gurasoak. Ministerio batean egin zuen lana, eta tarteka, bulego ilun haietan, bertsoak moldatzen zituen, poemak, ikasi berria zeukan euskaraz.

        Beste paristar euskaldun batekin, Txomin Peillenekin, Igela izeneko aldizkaria sortu zuen, ikonoklasta samarra garai hartan. Kolera batean amorratu ziren Igela irakurri zuten euskaltzale zaharrak eta abertzale ortodoxoak.

        Andima Ibinagabeitiak dolar mordoxka bat bidali zien aldizkaria argitaratzen jarrai zezaten. PNVkoa zen, alderdiko koadro garrantzizkoa. Euskalduna zen ordea, eta maite zuen bere hizkuntza. Nazionalitate horretakoa zen, euskaltasunekoa.

        Euskara muga politikoez haraindikoa eta honaindikoa dela frogatu zuen, Caracasetik Pariseraino.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus