Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

—5—

 

        Oker handirik gabe esan genezake esklabotzaren abolizioan jokatu zen antzerki bera dela elebitasuna: libre izendatu zaituen nagusiarena jarraitzen du izaten lurraren jabegoak. Horrelaxe izendatu zaitu bilinguistak pareko, zure hizkuntza legezkotzeak ez dituelako ezertan higatzen bereak aspaldian hartuak dauzkan pribilegioak.

        Bilinguista, elebakarra da askotan.

        Onartu egiten du bestearen existentzia.

        Tolerantea da, eskubide hori dauka, inor onargarri izendatzekoa. Boterean da, nahiz berak ikusi ez.

        Bilinguistak badaki bere hizkuntza dela subjektu soziala, eta ez bizi den gizarteko beste hori. Edo ez daki, baina segurtasun intuitibo hori dauka, inguruak ematen dio, gizarteak, eguneroko patxada linguistiko horrek. Boterearen banaketaren isla da elebitasunaren aldekoa: status quo diglosiko honetan berton ikusten du menderatuaren kidetasuna, lehen-kide-tasuna.

        Ez zaio bururatuko kategoriak berrezartzen berrizartzen ari denik hemen eta orain erdaraz diharduen aldiro.

        Erdaraz egin ahal izatea (eskubide) naturala da.

        Euskaraz (bestek) egitea legezkoa da (orain).

 

 

euskarazko harrabotsa

erdaldunen auzolotsa

enbatak ez du aurten botako

bazterreko pagamotza

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus