GARBIKERIA

 

        Politiko, apez, idazle eta hizkuntzalari frankok mugazain eta mugatzaile lana egin izan dute euskararen gorputzean, herriaren ahoan bertakotasuna hartua zeukaten hitz «arrotzak» eta «zikinak» euskaratik kendu nahirik, gure bokabulariora etorri maketoak kasatuz.

        Gauez, bide akigarrietan, Pirinioetan gaindi mugalari euskalduna juduak Frantziatik ateratzen...

        Hizkuntzaren juduak izan dira euskaran bizi ziren hitz «arrotzak». Kasatu zituzten, eta gurera ekarri ditugu ostera gure hizkuntzari bizia emateko.

        Sarritan, gisa horretako juduak izan ditugu hitzen ahoak ere.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus