ZERTARAKO BALIO DIZUE
ZUEN HIZKUNTZA HORREK?

 

        Euskara ez bezala, gaztelaniatik hurbil dago, nekerik gabe ikasten ahal da gaztelaniatik eta 240 milioi hiztun ditu munduan lau kontinentetan banatuak, Afrikan, Amerikan, Asian eta Europan. Munduko hirugarren hizkuntza hedatuena da.

        Eta halarik ere, zertarako balio duen hizkuntza horrek galdetzen diete galegoei, portugesa bitarte munduko bazterretan hedatua den hizkuntzaren hiztunei.

        Galdera ez da hizkuntzaren isolamenduak edo hiztunen urritasunak eragina. Bestelako arrazoiak ditu eta, funtsean, ez da galdera.

        Hori bera esanen ligukete guri, euskarak 240 milioi hiztun balitu.

Xosé-Henrique Costas (coord.). 55 mentiras sobre a lingua galega. Laiovento, 2009

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus