Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

LUIS ASTIGARRAGA

 

        Donostiako Udalak sortutako ikastetxeko zuzendaria izan zen. Frantsesek Espainia okupatu ostean (1808-1814) absolutismoa berrezarri zelarik, ihes egin behar izan zuen beste (euskaldun) askok bezala.

        Segurako semea genuen, familia aberatsekoa. Parisen bizi izan zen aterpetua, bertako Hezkuntza Akademiako partaide hartu zuten.

        Seguran azaltzea erabaki zuen arte.

        Umeek ez zekiten diligentzia maletaz betea zekarren gizon dotore hura maisua zela. Diligentzia maletaz eta maletak tresnaz eta liburuz. Urte hartan bertan zabaldu zuen eskola, 1825, Humanidades izeneko sailekoa, latina, gaztelania, frantsesa, ingelesa, matematika, geografia eta marrazkia irakasteko.

        Latinetxe, segurarrek eskolari. Euskaraz aritzen ziren hari.

        Ezinbestean euskaraz, horregatik zabaldu zuen eskola Seguran, umeen esku hartzea eta elkar lagunketa behar zuen Lancaster metodoa aplikatzeko bere hizkuntza erituan. Seguran, Aizkorripean, Erdi Aroan zer edo zer izandako herri koxkor hondatuan.

        Berea dugu gure lehen eskola-liburua, Diccionario manual bascongado y castellano y elementos de gramática para el uso de la juventud, hogeita zazpi aldiz berrinprimatu zena 1933 arte.

        Ez, 1825etik 1933 arte ez zen ezer (hobeagorik) egin.

        Argitaratu gabe galdu ziren Luis Astigarragak idatzitako fabulak, gutun ereduak eta solasak.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus