Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

GIZON ALDREBESTUA

 

        Estali, baztertu eta suntsitu egin zuen erdarak errealitatea, hizkuntza bat, herri honen izana. Erdara bera izateraino errealitatea.

        eta gauzak aldrebes ikusirik

        erderaz

        amorratu nintzen

        Errealitate suntsitzaile hura batekoz bestera ikusirik egin zen euskalduna Gabriel Aresti, XX. mendeko euskal poetarik handiena, Bilboko «erdal herrian», gerraosteko basamortu hartan. Elkarrizketa batean baino gehiagotan aitortu zuenez, gauzak aldrebes ikusirik eta portuko langile euskaldunekin (Federiko Krutwig etxeko neskameekin: burgesen marka dela euskara horratio!).

        Gabriel Arestik euskararen maparen barruan kokatu zuen Bilbo, betirako, Bilboko karrikak eta Euzkadiren erdalkeria kantatu zituelako euskaraz.

        euskeraz

        gauzak aldrebes ikusirik

        sentitu nintzen

        euskaldun

        Behar litzatekeena ez da eta badena ez litzateke behar.

        Gure hizkuntzaren geografia zientzia politikoa da.

Gabriel Aresti. «Gauzak aldrebestu nahirik». Euskal harria. Kriselu, 1967

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus