LENGUAS AVANZADAS, HERRI BIZKORRAK

 

        Euskarak «arbola» hartu behar izan baldin badio gaztelaniari, zer ez ote dio hartu behar izan gaztelaniak latinari? Mila deabruren gorria, gaztelania osoa da latina. Latin deformatua gainera, patois bat. Gaztelarrek ez zeukaten ahalmenik, beraz, unibertsalak eta konkretuak adierazteko, eta besteren hizkuntza hartu behar izan zuten, berenetik deus gorde gabetarik, mundua hitz egin ahal izateko.

        Horrek gaztelarren bizkortasuna adierazten du.

        Euskaldunok geure moztadean geratu ginen, Jose Bergamin idazle espainiarrak zioen bezala, goardiazibilizatu barik.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus