Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

TUNELA

 

        Gaza txipi horiek zipriztinezko mapa bat osatzen dute, mugagaitza, definigaitza, aldakorra. Ez daukagu, Flandriak bezala, muga linguistiko nabarmen eta zehatzik. Euskararen zipriztin batetik bestera mintzoa da lotura, jakina, baina hotsik gabeko ahoa da gurea, ez da entzuten ez ikusten, lupean dihardugu, sare konplexu eta mehean, erdaldunen eremuan gaudelako sakabanaturik, harresi bana inguruan.

        Horrek egiten gaitu ilun uzkur zurrun, horrek egiten gaitu kezkagarri.

        Harresiaren beste aldea ere, Euskal Herria da.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus