BALKANAK PIRINIOETAN

 

        Ez da atzo goizean politikan hasia Jean-Pierre Chevenement jauna. Alkate, diputatu, eskualdeko lehendakari eta ministroa izana dugu, hainbat aldiz. Azkena 1997-2000 bitartean, Barne Arazoetakoa.

        Bisitan egon zen 2001ean Euskal Herrian, Departamenduaren aldeko mugimendua eta euskara ofizialtzeko eskaria indartsu abiatuak zirelarik.

        On ne peut pas officialiser la langue basque, parce qu'on risque sinon une balkanisation de la France.

        Ez dugu uste Jean-Pierre Chevènement horren ezjakina denik.

        Balkanak fragmentazioaren eredu baldin badira, ez da hizkuntza asko dauzkatelako. Balkanetan bosniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak hizkuntza bat eta berean mintzo dira, serbo-kroazieraz.

        Serbo-kroazierak batu egiten ditu.

        Bestelako indarrek eta interesek zatikatu zuten Jugoslaviaren nukleoa. Eta bestelako identitateak baliatu ziren gatazkarako, sarraskirako. Ez identitate linguistikoak.

        Jakobinoek proklamatzen dutenaz bestera, hizkuntza bakarrak ez dakar errepublikaren zati-ezintasuna.

www.chevenement.fr

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus