APEZAREN BEKATUA

 

        Martin Ugalde euskara batuaren alde zegoen, baina arazoak zeuzkan, hasiera batean, h-ak eta zenbait aditz-laguntzaile arauetara errenditzeko. Horrela aitortu zion Zeruko Argia-ko erredakzio kontseiluan zegoen Nemesio Etxaniz idazle eta euskaltzale handiari. Kezkatua zegoen, euskara duina eskaini nahi zion irakurleari.

        «Zuk ez bidali ezer Zeruko Argiara, bidali artikuluak niri».

        Gutunez heltzen zitzaizkion idatzi haiek euskara modernora kopiatzen zituen Etxanizek, aginduz eta obedientziaz euskara batuaren aurka zegoen apaizak, Zeruko Argia-n argitara eragin baino lehen.

        «Ez esan inori gero!»

        Nemesio Etxaniz azkoitiarra zen lehenik, gero Erromako.

Xabier Mendigurenek egileari emana.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus