Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

SEULEMENT AVEC LES DOMESTIQUES

 

        Phillippe Veyrin artista euskaltzaleak argitaratu zigun Julien Vinsonek entzun omen zuen xarma miarrotaz beteriko solas hauxe, paparrean hainbat kondekorazio zeuzkan gizonezko baten eta dama errespetagarri baten artekoa:

        —Ainsi, Madame, vous êtes Basque?

        —Oui, Monsieur, la famille de mon mari est une des premières du pays.

        —Et vous parlez basque?

        —Oh, Monsieur, seulement avec les domestiques.

        Artzain artisau jostun olagizon hargin morroi zamaketari mandazain inude errekardari mahastiri laborari neskame arrantzaleen hizkuntza izan da atzo arte: arrazoia zeukan Unamunok, euskara egokia zen behiak nola janaritu eztabaidatzeko, arrazoia zeukan Barojak, ezein euskalduni ez zitzaion otuko Hegel-en Logika itzultzea.

        Intelektual biok, itsugarrizko argitasunez, hizkuntza bera ikusteko gai ziren arren, ez zeukaten ahalmenik ageriagoa atzemateko, hizkuntza hura berba egiten zutenek klase apal eta zapal bat osatzen zutela.

        Eta euskal baserritarrek, esaterako, Hegel irakurri ahal izanen zuten noizbait, zer duda egin, gaztelaniari esker. Horretan laketzen ziren Torrelavegakoak.

Joan Mari Torrealdai. El libro negro del euskera. Ttarttalo, 1998

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus