AZKEN MONOLINGUE BRETOIA

 

        Albistea izan zen, eta datu soziolinguistikoa bihurtu da gero, bretoiera besterik egiten ez zuen azken bretoiaren heriotza, 2002an. Emakumezkoa zen, Mme. Bourdonnay. Zer edo zer konprenitzen omen zuen telebistako frantsesa, hutsaren hurrena.

        Jakingarria izanen litzateke, eta datu soziolinguistikoa zer esanik ez, zenbat elebakar frantses eta espainiar hiltzen diren urtero, zenbat frantses eta espainiar hiltzen diren urtero elebakar.

        Hori ez duzu berria, arrunta da arrunt.

        Alabaina, biziki albiste jakingarria izanen litzateke, eta egoera baten argimutila. Euskal Herrian bertan, alegia, zenbat. Beste ikuspuntu bat, horixe.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus