GALDERA ASPERRAMORRANTE HORI

 

        Hizkuntza gehiengotuko idazleak (hiztunak) xalotasun handienean galdetzen digu zergatik idazten (hitz egiten) dugun berea ez den batean, horren hurbil edukirik eta denok (ez haiek ordea) elebidunak izaki. Berak hautu bat egin balu bezala, munduko hizkuntzen mostra bat erakutsi izan baliote bezala halako edo bestelako idazlea izan zedin.

        Hautua egin dugunak geu gera.

        Meta bat arrazoi dago euskalduna ez izateko, eta zer.

        Ez da ulergarria, kordokan jartzen dugu balio seguruen eskala.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus