Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

MERITU KOLONIALA

 

        Gure irakasle erdaldunak Madrilen titulatuak dira 1827an eta Indietako karrera daukate egina XVIII. mendeko Mexikon.

        —Zergatik izan behar da parroko, nahuatl dakiena? Zein da nahuatl jakitearen meritu teologikoa?

        —Zaila da gainera, ezinezkoa ez esateagatik, gure fede katolikoaren dogmak ongi adieraztea hizkuntza salbai horretan. Doktrina akatsik gabe irakatsi behar da.

        Eta Carlos III.a borbondarrak bere akordu gaiztoko Cédula de Aranjuez delakoa sinatuko zuen, 1770eko maiatzaren 10ean, EHU-UPV guztietako irakasle erdaldunak baretzearren:

        [...] que de una vez se llegue a conseguir el que se extingan los diferentes idiomas de que se usa en los mismos dominios [Amerika eta Filipinak], y sólo se hable el castellano [...]

        Nahuatla zen orduan Mexikon, Zacatecas-etik Nikaraguarainoko hizkuntzarik hedatuena, ez gaztelania.

        Helburua ez zen salbaiak kristautzea, kulturalki asimilatzea baizik. Azken finean, Espainiak nahiago zituen gaztelaniadun eta fedebako, fededun nahuatl baino.

        Gaztelaniak berez dakar fedea fisika literatura matematika farmakologia... Eta kolono akademikoak dauzka hori frogatzeko.

Angel Rosenblat. Los conquistadores y su lengua. Universidad Central de Venezuela, 1977

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus