ZU ETA BIOK

 

        Zuk eta nik bitasuna osatzen dugu. Euskara jatorrean, «Zu eta biok» gara zu eta ni: nitasuna urtu egiten da zuk proposatzen didazun horretan. Talde bat osatzen dugu, nik onartu egiten dut bitasunaren nagusigoa.

        Ongi etorria egiten diogu euskaldunari. Haren zerbitzura jartzen gara. Gurera zatozen hori, zuk eta biok poza ematen diogu elkarri. Hiru bagina bezala: zu, ni eta hitzarreman berri hau.

        Euskarak senidetza osatzen du, hurbilkorra da, leku egiten daki: murriztuaren kontzientzia dauka.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus