Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

POETAREN KOLKOA

 

        Hizkuntza duela aberri bakarra, zenbat poetak eta idazlek esan ez ote du? Aberria, bestea, legez armadaz diskurtsoz banderaz eginikoa, itogarria zaie, zatarra, izugarria ere bai, arrazoi garratzak egon litezke tarteko. Muzin egiten diote, nolabait, nazionalitate horri. Hizkuntzan identifikatzen dira, aterpe kritiko edo baketsu edo zibilizatu bila. Albert Camus frantsesez idazlea da, Frantziak alde egin behar du haren ama bizi den Aljeriatik... Urradura bat, galderak batetik eta bestetik, «Nire aberria, frantses hizkuntza da». Bere aberri horrek ordea leku bat okupatzen jarraituko du Aljerian (handia, beste leku askoren lekua) FLNk garaitu ostean, luzaz.

        Hizkuntza ez da historiatik lekorako egitura.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus