POSTMODERNOAREN PARADIGMA

 

        Postmoderniak mestizaia, aniztasuna, zabaltasuna eta tolerantzia kontzeptuak ekarri ditu, beste hainbeste aldarri, eta egunerokoan nekez gauzatzen diren arren diskurtso demokratikoaren oinarrian dauzkagu. Estatalistek arrazakeria egotzi izan diote bestelakotasuna defendatzeari, inposaketatzat hartzen dute hizkuntzen ekologia, intolerantzia esan diezaiokete minorien eskubideak bermatzeari. Indar-ideia postmoderno hauek, hain zuzen, talka egiten dutelako estatuaren zurrunarekin, malgutasuna eskatzen duenez gizarte zibilak: munduak behar gaitu.

        Enetzat postmodernia deitzen den anabasa hori, hau da, erlatibismoa, multikulturalismoa, etab., berez jarrera abertzale edo euskaltzale baten aldekoago da jeneralean, ordena berri baterako irekiagoa, komunitate eta kultura txikien begiratuagoa, diferentzien maitatiagoa ezen ez Arrazoimena eta Estatua berdinduz bukatzen zuen modernitate klasikoa baino.

        Zerk egiten ote du, beraz, teorian horren altzozabala dukegun gizartean gure hizkuntza azkarkiago hedatu ezina?

Lorea Agirre. «Joxe Azurmendi: 'Oso untzi hauskorreko argonautak gara euskaltzaleok'». Elkarrizketa. Hegats, 45 zenb. 2010

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus