MAKETANIAN EUSKARAZ

 

        Gutasunak beharrezkoagoak ditu maketo euskaldunak, abertzale erdaldunak baino.

        Gutasuna kontzeptu zehatza bezain zabala da: mito-apurtzailea, besarkatzailea.

        Migel Perez nahi nuke izan.

        Migel Perez Jimenez,

        Migel Perez Jimenez Gonzalez,

        Migel Perez Jimenez Gonzalez Lopez

        izan nahi nuke

        ametsezko mitoen zorabio gaixoa sendatzeko,

        Euskal Herria euskaldunez betetzeko,

        geu geutasun oso betean izateko.

        Beharrik, mugalari onak dauzkagu.

Mikel Zarate. Bizipenen bultzadaz. Leopoldo Zugaza editor, 1978

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus