Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

QUE ONAK

 

        Eusko Jaurlaritzak egin zuen tabakismoaren aurkako kanpainaren barruan zabaldu zen Osakidetzaren bitartez, ospitale guztietan dago elebitasunaren eredu hau, zegoen behintzat ez aspaldi.

        Sin malos humos.

        Eta ikono bat ageri da barrezka, pipatzen ez duten ospitaleko profesional multzo batzuen gainean. Ez da afixa ikusgarria, zatarra da. Baina hitzak larri, ikusi egiten dugu.

        Ke gabe irribarrez.

        Euskara ofizialak euskaratik kanpo dagoen merkatu baten menpeko ekonomian egiten du lana, eta horrek gure hizkuntzaren txirotzea dakar (multzo profesional erdaldunak sendotzen dituen ber gisan euskararen aurrekontuen lepotik). Elebitasun autonomikoak, paradoxaz, autonomia ukatzen dio euskarari, menderazioa legeztatzen du: diglosia publizitario eta informatiboaren adibideak ezin konta ahala dira esparru guztietan.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus