NAFARROA ETA NAFARRAK 3

 

        Zer gertatuko litzateke PSNko buruzagiak euskarari buruz esan duen gauza bera esanen balitz gaztelaniagatik?

        «Gaztelania Nafarroaren ondarea da, baina ez nafar guztiena».

        «Nafar guztiek» gaztelaniaz baldin balekite ere, nekez uka genezakeen egia da.

        Horrelakorik aitortzera ausartuko balitz, honakoa izanen litzateke PSNko idazkariaren ondorena, oker handirik gabe:

        «Nafarroak (Gobernuak, erakundeek, e.a.) ahaleginak egin behar ditu gaztelania nafar guztien ondarea izan dadin, aberastasuna delako».

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus