Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

HEGAZKINETIK 1

 

        Berak darabilen hitzarekin esanik, hegalontzian doa Orixe Ameriketara 1950ean. Lurrera behatuz gogoeta egiten du, poema bat ontzen du.

        Ameriketan bai oihan zabal, itsu.

        Zertako da Larraun? Han, muskilez muskil,

        egun bat bidean lurrik uki gabe

        milaka tximuen saldoketa dabil.

        Larraun bat, ezdeuskeria da munduan.

        Larraungo hizkeran aitorturik, handitasuna erakusten du.

        Poetak berarekin daramana ez da lurra, lurra nonahi dauka, sorterrikoa baino ederragoa sarritan. Euskara darama kolkoan.

        Euskarak mundua du gai, askatasun hori ematen dio euskaldunari, hegan darama hizkuntzak, euskaldunak hegazkinetik jaurtitzen duena behako garden eta zuhurra da.

        Zertako eta zendako ote da Euskal Herria?

        Euskal Herria txipia da lurrez, hizkuntzaz da handi: euskaldunak bere burua problematizatzen duen aldiro egiten du hizkuntzago.

Orixe. «Egan». Idazlan guztiak I. Sorkuntzazkoak. Etor, 1991

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus