AZKEN MONOLINGUE EUSKALDUNAK

 

        Buhameak omen, mendian bizi ziren familia bat. Ez dakit noiz eta non. Hogeigarren mende akabantzan irakurri nuen nonbait.

        Nafarroa Beherean, ustez. Mendian, buhameak.

        Zabartasun, alprojatasun marka da hizkuntza bakarrekoa izatea euskaraz. Hizkuntzak jakitea balio handikotzat dauka gizarte honek.

        Monolingue frantsesa izatea ez da murriztasuna.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus