ABERTZALETASUNA

 

        Si muere el euskera, es porque no hay patriotas, idatzi omen zuen Sabino Aranak.

        Abertzaletasunak zeregin handiak ditu. Aberria du helburu, eta euskarak dauzkan arazoetarik bat baino ez da.

        Baina nik

        badakit

        Euskal Herria

        ez dela

                    euskara

        bakarrik.

        Gehiago

        oraindik:

        Euskararen

        arazoa,

        Euskal Herriak

        ez du

        arazo bat

        besterik.

        Baina

        arazo bat,

        horraitik.

        Horixe, arazo bat euskara, «beste hizkuntza hori».

        Euskal Herriak mila arazo dauzka, erdalduna izatea du bat.

        Euskararena, ez du lehentasunetan. Horren ahulak gara euskaldunok, ezen gure poetek ere, apal, traba egiten dugula aitortzen baitute.

        Gure arazoetan, euskaldunon arazoetan, Euskal Herria ez da beste arazo bat besterik ez.

Bitoriano Gandiaga. Hiru gizon bakarka. Gero, 1974

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus