Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

1963-04-24: DATA HISTORIKO BAT, ADIBIDEZ

 

        Egun horretan TOP esaten zitzaion Tribunal de Orden Publico erakundean epaitu zituzten Jon Aizpurua, Jose Ramon Luzarraga, Guillermo Mariñelarena eta Rufino Ahedo, ETAren paperak idatzi, multikopiatu eta zabaltzeagatik Bilbon.

        Data ez da historikoa epaiketa hartan akusatuek deklaratu zutenagatik, bai ordea mendeetan gorteko ideologoek buruan ibili eta ahapetik esaten zutena ahoan bilorik gabe esan zuelako fiskalak lekunerik egokienean:

        Escribir en vasco, sin previo permiso, es ya un desacato a la unidad de España.

        Ez du hainbesteko garrantzirik zer idazten den, hizkuntza bera da mezu (onartezina).

        Euskara ez da sortu irakurria izateko.

        Idaztea, egitate politikoa da: irakurleak sortzen ditu, bide egiten dio kulturari. Gaztelaniaren hegemonia, hain zuzen, estatuko gainerako hizkuntzek kultura sortzeko debekuan oinarritu da.

        Horixe nahiko zuten frogatu seguruenik akusatuek, hizkuntzaren erabilera politikoa zela euskaraz ez idaztea.

Euskadi eta Askatasuna 1. 1952-1965. De Ekin a Eta. Txalaparta, 1993

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus