Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

AIZKIBELEN SALAKETA

 

        Erreforma ortografikoa abiatuz, gaztelaniaren dependentzia astun hura (qu, c, ch, sh...) gainditzeko bidea urratu eta Hizkuntzaren Akademia sortzea proposatu zuen. Toledon zeukan patxada utzirik euskarazko liburuak erosten ibili zen bazterrotan, bilduma on bat osatuz. Gero Gipuzkoako Diputazioari laga zion bere liburutegia, eta horrela sortu zen egun KM modernoa denaren lehen oinarri bibliografikoa. Alegia, probintzia horretako aurreneko liburutegi publikoa.

        Hiztegi bat ere egin zuen, Larramendiri jaramon egiteagatik askolakoa. Ahapaldi batek ongitzen ditu mila eta berrehun orrialdeak.

        Zuen artean askok uste dute eze batere baliorik ez duala Euskerak, eta probintzia hoietan ere ez txit asko, zergatik orain jende guztiak dakian Gaztelaniaz hitz egiten. Uste honetan okerrenak dira aberatsenak, eta gitxien izan behar lukeenak, baldin baztertzen badira etxadi zahar batzuek, zeinak onore handitzat dauken, arrazoi handiarekin, euskaldunak izatea, eta beren etxadi artean beti Euskeraz hitz egiten dute.

        Klase ondaredunaren marka soziala zen gaztelania.

        Aizkibel bezalako salbuespen horiek desklasatu linguistikoak ziren.

J. Francisco Aizkibel. Diccionario Vasco-Español. Eusebio Lopez Editor, 1884

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus