Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

AGUSTIN ETXEBERRIREN IZERDIAK

 

        Aitaren gutun bat zeraman Uztaritzera.

        Gutun hura mediku jaunak bizirik publikatuko zuen obra bakarra izanen zen, Lau-urdiri gomendiozko karta edo guthuna, 1718, Lapurdiko Biltzarrari zuzendua, eginak zeuzkan Hiztegia eta Gramatika inprimatzeko laguntza eskatuz: eskoletarako materiala zen.

        Halakotz bada, jaunak, orai hemen dakarzketzuet egin ahal tudan maneran moldatuak eta eginak; non hauekien bidez estudiatu nahi duenak Eskuaraz Eskual Herritik ilki gabe, ikas baitetzake Latinezko Deklinazioneak, bai halaber Konjugazinoak eta lehenbiziko hatsapen guziak. Egia hunen lekuko, fiador edo berme, eta lehenbiziko Eskual Herriko originaltzat emaiten dut ene seme Agustin, zeina baita presenteko karta edo gutun gomendiozko hunen eramaile hau. [...] hartarakotz, satifamendu osoa hartu nahi duenak froga beza originala hau bera, eta galdegin betzo euskarazko zenbait perpaus, Latinez ihardesteko, Eskuara Latinera ganbiaturik; edo bertzela eman betzo zenbait Autor, edo Liburu Latinezko eskuaraz esplikatzeko, eta esperantza dut (eskuaraz bertze hizkuntzarik ez jakin arren, eta oraino Eskual Herritik ilki ez delarikan) halere hunen ahoak eta mihiak batere ahalketan eman gabe, aitzitik ohorezki egietan aterako nautela.

        Zein ziren biltzarkideak? Nola izendatu zituzten?

        Nolakoa zen gure demokrazia? Zenbateraino zen ordezkatzailea?

        Nork hil zuen Matalas? Zergatik?

        Biltzarrak ezezko ihardespena eman zion.

        Ez dakigu Agustin gaixoa galdekatu zutenetz.

Joanes Etxeberri. Lau-urdiri gomendiozko carta edo guthuna. Baiona, 1718

Joannes Etcheberriren Lan Osoa. Atlantica, d.g. [Julio Urkixok 1907an apailatu eta argitaraturiko Obras Vascongadas del doctor labortano Joannes D'Etcheberri-ren berrinprimaketa]

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus