ERAKARRARRIA

 

        Kategorizatu, zeharbidez kategorizatzen du beti gehiengotuak, menderatzaileak. Ez du uste ez da ohartzen.

        Aspaldi honetan usu entzun izan dugun legez euskarak, euskal kulturak «erakarri» egin behar baldin badu, hauxe da gizartean txertatzen den mezua, toxina:

        1. Euskara eta euskal kultura ez dira erakargarriak.

        2. Erakargarria erdara da, erdarazko kultura.

        Antitesien joko zaharra dugu: horrela (ere) sortzen da ideologia arrazista, hizkuntzen kategorizazioaren bitartez.

Colette Guillaumin. L'idéologie raciste. Genèse et langage actuel. Gallimard, 2002

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus