BORTIZKERIA HUMANITARIOA

 

        Dominazioa, paternalismoa, mozorroak. Espainiatik urruntzea, edo gaztelaniatik, suizidio bat izan liteke.

        Lo que yo no quiero es que llegue un momento en que una obcecación pueda llevaros al suicidio cultural.

        Katalanei Unamunok, hizkuntzari buruz: gaztelania (ere) behar duzue.

        Cuando un semejante, cuando un hermano mío quiere suicidarse, yo tengo la obligación de impedírselo, incluso por la fuerza si es preciso.

        Antzeko mehatxu zinikoa, gardenagoa izatea, erabiliko zuen handik urte betera Kataluniako Estatutuaren eztabaidan Ortega y Gasset-ek, Lizardi izan genuen lekuko:

        Katalunia osoak hala nahi izanda ere, zer?... Haiek gu maite ez, baina guk anaiatzat baditugu, bidezko al litzake gu gehiago izanik, gure nahi hori ez nagusitzea?

        Ortegaren iritzian, kataluniarrek aldarrikatzen duten «estatutuaren muin ezkutua askatasun-asmoa da» (Lizardiren transkripzioan).

        Alfonso XIII.aren susmoz, euskarak gehiegikeriatara eraman gaitzake, Espainiarik behar ez dugula pentsatzera, zehazki.

        Erresumatik kasaturiko errege baten diskurtsoa errepublikaren parlamentuan filosofo biren hitzez: kolonialismoaren erro etnomilitarrak.

Discurso de Unamuno en el Congreso sobre las Lenguas Hispánicas y a propósito de la oficialidad del castellano. www.generalisimofranco.com

www.gazteaukera.euskadi.net

Xabier Lizardi. «España-Legebatzarrea nere begipean». Euzkadi, 1932-05-13

Xabier Lizardi. Kazetari-lanak. Erein, 1987

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus