Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

—1—

 

        Euskaraz hitz egitea, bizi garelako froga ematea da.

        Honainokotu garela, oraino ez garela hil esateko modua da euskaraz goraki aritzea, ez dakienari egitea. Minoria bat garela ari gara erakusten, eta zergatik garen ez ginena: ez dakit dakizun, ez baldin badakizu utziko dut neurea, gauza naiz zurean, baina jakin ezazu, jakin ezazu ni zer, nik zer.

        Nahiago nukeen.

        Itoan eta baztertua bizi den hizkuntzaren hiztunak badu mintasun bat barruan. Eta noizetik noizerat kontatu beharra dauka, botatu beharra dauka, goitiko batean bezala, zer hori. Mintasun guztiek eskatzen duten terapia da, eramangarriak izanen badira. Hizkuntzarena hitz eginez eztitzen da, berbatzea bera dugu sendagarri. Gordea azaltzeak dakarren lasaitu larria.

        Larria, frogak ematen bizi beharra ez delako samurra.

        Gure hitza potakar higuingarria delako normaltasunaren espaloian.

 

 

burdinbideko dirdira

ilunpearen erdira

makileskolan hartutakoak

gogotik joaten ez dira

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus