Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

EUSKARARI BURUZ

 

        Euskarari buruz jardun behar izaten dutelarik, bai euskaldunek eta bai erdaldunek gaztelaniatik (frantsesetik gutiago, aro modernoan) abiatu den konturen baten inguruan dihardute (izan liteke salaketa, iraina edo iritzi sasi-zientifikoa).

        Euskarari buruzkoan, euskarak ez dauka aginterik erdaran. Euskaran bertan ere, lanak ditu. Euskara ez da bere buruaren jabe, beste hizkuntza batetik inposaturiko diskurtsotan ibili behar izaten du.

        Euskara, Euskal Herrian, musulmana Frantzian bezala bizi da: bestek ezartzen diote, musulmanak ez direnek, «islamista» izena (salafista, terrorista alegia), berdintasun errepublikanoarekin zer ikusirik ez duten garaian garaiko hauteskunde-interesen arabera.

        Euskara multzo arraroa da. Periferikoa ez ezik ulertezina da, eta multzo integratua da bere hitzak balio ez duen multzo handiagotan.

        Oihartzunik gabe, mutua da.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus