Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

KANPO ETA BARRU

 

        Euskara kanpoan eta barruan dago aldi berean, euskaldun multzo trinkoetarik kanpo ere bizi da euskara. Horrek bihurtzen du ahul eta aldi berean integratzaile, geografia baten jabe:

        L'aire géographique du basque coïncide aujourd'hui avec celle du Pays Basque français et espagnol.

        Ingelesaren antzeko zer edo zer dugu euskara: nonahikoa da, ahul eta bakan, baina zazpi (gutxienez) lurralde hartzen dituena.

        Txinera hiztun gehien dituen hizkuntza da, baina trinkoa da, konpaktatua, Txinatik kanpo ez dauka hiztunik ez bada emigratuen artean.

        Nola ingelesa munduan, hala euskara Euskal Herrian.

        Katalunian, kantuak Bartzelonan sortu ziren, eta handik zabaltzen eta zabaltzen joan ziren beste eskualdeetara. Areago, kantaria Bartzelonatik pasatzen zen arte ez zen aintzat hartzen. Euskal Herrian, aldiz, kantariak beren herrietan bizi dira eta balioa eransten diete gainera herri horiei. Niko Etxart Zuberoako herri txiki-txiki batean bizi da.

        Euskarak geografia bat osatzen du, dialekto guztien mugak, euskararen beraren mugak gainditzen dituena. Euskarak (beste) Euskal Herria osatzen du. Hori, euskara zonifikatzen dutenek dakite ongien.

Au coeur des langues d'Europe. Le Petit Robert, 2002

Felix Ibargutxi. «Katalunia eta Euskal Herriko kantagintza berriak konparatu ditu Marc Bioscak saiakera liburu batean». Diario Vasco, 2010-03-05

Marc Biosca. Per què ells en diuen Euskal Herria i nosaltres Ítaca? Pagès, 2008

Marc Biosca. Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka? Alberdania, 2009

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus