C'EST LE FROMAGE QUI PARLE BASQUE

 

        Hegoaldeko euskaldunoi etortzen zaizkigu antzeko burutazioak, nahiagoko genukeela hipokrisiaren epelean egosi inkisitore hauen su bizian erre baino...

        Hegoaldeko katalan zenbaitentzat menperatua izatea baino beste irtenbiderik ez badago, nahiago dute Frantzia izatea menperatzailea, historian zehar Espainia baino zibilizatuagoa eta kultura maila altuagokoa ageri baita, azalez behintzat. Baliteke hala izatea. Baina zer esan nahiko luke horrek? Girona frantsesa izango balitz, nork hitz egingo likek han katalanez? Inork gutxik, bizpahiru xelebrek agian.

        Joan-Lluis Lluis ipar katalana da, Perpinyan sortua.

Joan-Lluis Lluis. Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz. Gatuzain, 2006

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus