GIZAKIA IZAN NAHIRIK

 

        nik ere munduko beste bazterren batean

        nahiko nuke bizi

        denek ulertzeko eran mintzatu

        ezentzunarena egin gauzen itauntze errime horri

        gauzen tematze deserosoari ez ikusia egin

        hiri jendetsuetan ibili bestelako jendea agurtu

        akaso munduko beste hainbat lekutan

        ariketa errazagoa izango da

        aberriaz ahazteko hori

        baina hemen beti ari zaizkizu gogora ekartzen

        zapaltzen duzun lurra ez dela zurea

        bizi zaren herria eta auzoa

        norbaitek aldi baterako utziak dizkizula

        eta gutxien uste duzunean etxerik gabe utz zaitzakete

        bat-batean ez kalerik ez herririk

        ez ordurik gabe gera zintezke

        eta zeure hitzen erresuma gozo hartan

        hartzen duzu aterpe

        maite dituzunez oroitu eta joko duzu aurrera

        baina apal mintzatu arren

        ez dago aberriaz erabat ahazteko modurik horrela

Jose Luis Otamendi. «Aberriaz zelan ahaztu». Erlojuen mekanika. Susa, 2007

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus