Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

HAZPARNE GAINEAN ZELAI

 

        Mendiko auzoa, bazter zoragarria, eskola zeukan antzina. Ez horren antzina, Frantziako haur guztiek Petain jeneralak eskolara igorri biskotxak jaten zituzten garaia, 1939-40eko kontuak.

        Anitz eskoletan izaiten zen naski 'anti' hori eta Zelaikoan ere sartu zen. Goizetan, errientak 'anti' hura emaiten zuen euskaraz mintzo entzuten zuen lehenari. Hunek lagun bati pasatu behar euskaraz ari aditzen bazuen! Arratsaldean, eskola bururatzeko tenorean, 'anti' hura berekin zuena punitua izaiten zen.

        Burdinazko xiri bat omen, «anti» delakoa, beraz.

        Non dira tresna horiek? Non antiak? Non eraztunak? Non sinbolak?

        Iduri luke biktimek berek dituztela frogak ezabatu...

        Ez dea susmagarria? Egia ote da euskaldunek kontatzen diguten hau dena? Ez ote dira, beste hainbatetan bezala, historia asmatzen ari?

        Baiki, galestarrek argazkitan erakusten dituzten Welsh Not idunekoak izan litezke atzo bertan moldatuak.

Janbattit Dirassar. Hegiko bordatik. Elkar, 1995

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus