UNAMUNOREN LEKUAK

 

        Don Migel unibertsalduta itzuliko balitz, ez luke lekurik euskaldunetan. Alferrik errebindikatuko luke bertakotasuna.

        Bilbaotik irten ta Salamancaraino!...

        Noraino joan zerade zu, Migel, noraino?

        Gu etorriagatik beste munduraino

        uste det alderago gaudela zu baino.

        Euskararen mando gainean jarraitu genuen, eta beste bide batzuetarik heldu gara berak bakarrik deskubritu uste izan zuen edonorakora.

        De Unamuno se dice que dejó de ser vasco para ser 'universal', pero, sin embargo, parece un tanto absurdo el que haya que trasladarse a Salamanca para ser 'universal', cuando una gran parte de los salmantinos se han afincado en Bilbao.

        Unamuno Gaztelan bezala errotu dira Euskal Herrian, euskal herritarrak ditugu, baita euskaldunak ere, Gaztelatik etorritako horiek.

Pedro Mari Otaño. «Maisubari». La Baskonia. Buenos Aires, 1903

Pedro Mari Otaño. Bertso guztiak. Auspoa-Sendoa, 1994

Gabriel Aresti. «La poesía es un medio de educación de las masas» elkarrizketa. Triunfo, 1975-07

Gabriel Aresti. Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. Susa, 1986

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus