Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

EZ SEME EZ ADISKIDE

 

        Larramendik astindu zituen kontzientziak euskaraz gaztelaniaz gutunez predikuz liburuz euskaldun asimilatuak eta euskaldun totelduak salatzearekin. Eta Loiolako erretirotik Gipuzkoa osoko liskar juridikoetan bezala hartu zuen hitz eta esku Espainian ziren antieuskaldun guztien arrazoiak triskatzearren.

        Baina ez bide du euskera gaixoak, are bere etxapean, ez seme ez adiskide bihotz onez nahi dionik; eta hargatikan daude guztiak hain geldi, hain isil, eskuak tolesturik, nahiz beztu eta itsuskitu dezatela, nahiz darabiltela oinen azpian.

        Gure lehen gramatika egin zuen (El imposible vencido, adierazten du zer edo zer), hiztegi handi bat asmazioz betea...

        Euskararen aurreneko medikua dugu Larramendi: euskara gaixo zegoela jakinarazi zigun, oinpean ibilita belztua, eta euskaldunok koldar hutsak ginela.

        Zenbait jesuita batu zitzaion, gizarte zibilean inor ez.

Manuel Larramendi. Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin. San Sebastián, 1745

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus