MANTXURRIANOAK

 

        Hirurogeiko hamarraldian heldu ziren Extremaduratik. Guri «torrionea(s)» esaten ziguten, amak beti horrela ari zitzaizkigulako deika (beraiekin batu ez gintezen, ziurrenik).

        Tipula gordinaren gainean gatza bota eta huraxe labetakoa, ogi kozkor batekin.

        Lanik gogorrenetara, besterik zer.

        Orduan euskalduna ohartu zen zenbaitek horrenbestekoan zeukan gaztelaniak ez ziela eskolarik eman dohakabe haiei, baserritarrak baino analfabetoagoak zirela.

        Hori ere zor diegu.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus