EUSKALDUN EZ IDENTITARIOA

 

        Ez daukagu euskararen kontra diharduen euskaldunik. Egoera honetan —gutiengotuan—, euskalduna eta abertzalea izan beharra —mailak daude, moldeak daude— beste biderik ez dagoelako. Ez daukagu «euskaldun ez identitariorik», edukitzekotan bakanak.

        Erdaltasunaren itsasoan urtu egiten baitira azukre koxkorrak esnean bezala.

        Ausaz, Angel Errok proposatu gaiztakeriari jarraiki, euskararen kontra jardun behar genuke euskaldunok ozenki metroan, autobusean, bulegoetan... euskaraz.

        Ez-identitarioak xarmatzeko, esnobismorik zitalena izan liteke.

Fermin Etxegoien. Neurona eta zeurona. Hizkuntza 'estetika' bezala. Pamiela, 2004

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus